XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PANTXIKE. - Bai, nagusi jauna.

(Gizona eta Nagusia irten egiten dira.

Pantxike, bakarrik geratu denean, harro mugitzen da aretoan).

Ni garbiketak egiteko bakarrik!.

Habráse bisto!... Ileak apaintzen ez dakidala!.

Iñorantetzat hartzen nau.

Tonta naizela pentsatzen du, baina sablasoa berari eman diote eta ez niri.

Tontoa izan behar du pertsonak hogei mila pezetako sablasoa emateko...

Tonta ni!. Habráse bisto semejante desberguentza!.

Tonta ni, Pantxike!...

Erakutsiko nioke nik astakilo horreri Pantxike nor den!...

Bezeroren bat sartu behar luke oraintxe bertan ate horretatik ilea apaintzera!.

Ai zer nolako arte lana egingo nuke nik haren ileetan!.

BEZEROA. - (Atetik) Sartu ahal da?.

PANTXIKE. - (Oso animaturik)

Noski baietz!.

BEZEROA. - (Aretoan sartuz)

Zabalik dago ileapaindegia?.

PANTXIKE. - Noski baietz, guapetona maske guapetona!.

(Zurikeria handiz).

Zer nahi duzu, ilea apaindu?.

Ba, toki aproposera etorri zara horretarako.

BEZEROA. - Ezkontza batera joan behar dut eta...

PANTXIKE. - O!. Ezkontza bat!.